XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

1.3.- Gure nekeak artu zituen Arek: Is 53, 2b-5.12b
Ederrik eta giza-antzik gabe ikusi genuen
eta itxura atseginik gabe,
parregarri eta gizonetan azkeneko,
oiñaze-gizon egina, nekeen berri dakiena,
ez-ikusi egiten zaienetakoa;
gaitzetsia eta baztertua.
Gure nekeak artu zituen Arek,
eta gure miñak eraman.
Lepradun bezala geneukan,
Jaungoikoak joa eta lotsarazia.
Gure pekatuengatik alderik alde zulatua,
eta gure gaiztakeriengatik txikitua.
Aren gaiñera erori zen,
guri pakea ematen zigun zigorra;
Aren zauriek sendatu gaituzte.